honi buruz kontaktua saioa hasi
Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak burutu zituen Gasteizen. 2007an, itzulpen lanetan hasi zen, batik bat administrazioko testuak euskaratzen. 2009an, EABetara jo zuen, Idahoko Boiseko Ikastolan eta Euskal Museoan lan egitera. Hasierako urteetan, irakasle lanak itzulpengintzarekin uztartu zituen dirulaguntza eskaerak eta hezkuntza materiala itzuliz.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)