honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu nintzen, 2016an, ikasketak Euskal Herriko eta Montrealgo unibertsitateetan burutu ostean. Jarraian, Irakasleen Prestakuntza Masterra egin nuen (EHU, 2017), hizkuntza eta literaturan espezializatuz. Gerora, interprete gisa formatzen jarraitzeko, Tenerifeko Konferentzietako Interpretazio Masterra egitea erabaki nuen (ULL, 2021).
Egun, interprete eta itzultzaile autonomo dihardut. Aurretik, Alemanian bizi izan naiz sei urtez, eta, atzerrian ibili bitartean, itzultzaile- eta interprete-jarduna irakaskuntzarekin uztartu izan dut. Euskara irakaslea izan naiz Leipzigeko eta Berlingo Freie Uniberstitateetan eta hizkuntza, hizkuntzalaritza aplikatua eta kultura eskolak eman ditut.
Itzulitako liburuak: 1.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Entzulerik ezean nola kontatu mina. Laurie Halse Andersonen 'Utzi kontatzen' eleberria ekarri du euskarara Ainhoa Mendiluzek (Berria, 2025-12-14)
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
IA i drets d'autor: una imatge en moviment. "L'impact de la IA en els drets dels escriptors" jardunaldia - Sebastià Portell - AELC (the NBP, 2025-12-03)