honi buruz kontaktua saioa hasi

Ingeles Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta ikasketak bukatu bezain laster Estatu Batuetara joan zen graduondoko formakuntza egitera. Bertan, bere lehenengo masterra burutu zuen, Literatura Hispanikoen alorrean hain zuzen, ardatz izanik genero poetikoaren azterketa eta kritika.
Atzerritik bueltan egin zituen lehen pausoak itzulpengintzan; formakuntza egin zuen lehenengo, eta gero itzultzaile lanetan hasi zen. Hainbat arlo landu ditu: arte-kritika, iragarkiak, tesiak, azpitituluak eta testu didaktikoak, besteak beste. Interpretazio-formakuntza ere egin du eta interprete lanetan aritu izan da.
Azkenaldian, ordea, bizitzak literaturaren alorrera bultzatu du berriz ere, eta hortxe dihardu gaur egun, testu poetikoen itzulpenetan bereziki.
Itzulitako liburuak: 13.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
"Hiriaren eta herriaren arteko talka oso presente dago Paveseren literaturan". Jon Alonso, Zure bazterrekoak liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2026-06-15)
Dena ondo. Urtzi Urkizuren iritzi-artikulua (Berria, 2026-06-14)
«Itzultzaile automatiko batekin ez gara inoiz helduko literatur testu bat behar bezala itzultzera». Ainhoa Mendiluze, Utzi kontatzen liburuaren itzultzailea (Ataria, 2026-06-13)
Italiako literaturaren zedarrietako bat euskaratu du Jon Alonsok: Cesare Paveseren 'Zure bazterrekoak'. (Berria, 2026-06-11)