honi buruz kontaktua saioa hasi

Bartzelonan jaiotako eta Pragan bizi den freelance itzultzaile eta interpretea, eskalatzaile eta mendizale amorratua. Txikitatik hizkuntza ezberdinek inguratuta bizi naiz: euskara, katalana, alemana, gaztelania... Denbora kontua baino ez zen hizkuntzak ogibide bihurtzea. Kirol, ekonomia, IT eta negozioekin zerikusia duten itzulpenetan espezializatuta nago.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)