honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza Gradua ikasi nuen EHUn, eta itzulpen-praktikak egin nituen Gipuzkoako Foru Aldundian. Ondoren, Saretik Hizkuntza Zerbitzuetan aritu nintzen lanean, askotariko testuak itzultzen: testuliburuak, testu administratibo-juridikoak, ekonomia eta politika arlokoak eta haur literaturakoak, batik bat. Bi ikasturte eman ditut hizkuntza-irakasle lanetan. Gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko itzultzailea naiz, eta EIZIEko Zuzendaritzako kide 2023ko Batzar Nagusiaz gero.
Itzulitako liburuak: 6.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Clan atariko azpidatzien kalitatea, auzitan. Azpidatzi horiek «oso kaskarrak» direla salatu du Ane Garmendia ikus-entzunezko itzultzaileak (Berria, 2026-04-25)
«Zergatik ezin da lan bat euskaraz ere irakurri, itzulpena bada ere?» . 'Blackwater' literatura bilduma ingelesa euskaraz izango dugu, Alai argitaletxeari esker (El Correo, 2026-04-25)
John Berger, 70eko hamarkadako migrazioari aurpegia jarri zion autorea . Zazpigarren gizona. Europako langile migranteen bizipenak irudiz eta hitzez ekarri du euskarara Iñigo Roquek (Naiz, 2026-04-21)
Día Mundial del Libro y del Derecho de Autor - Harkaitz Cano. Harkaitz Cano Creando que es gerundio irratsaioan, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira (2026-04-20)