honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUko Letren Fakultatean, lehen promozioan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterra ikasi zuen gero. Gaur egun itzulpengintza-irakasle dihardu bertan. Zenbait literatur lan euskaratuak ditu Zubillagak, tartean Literatura Unibertsala bildumako Franz Kafkaren Bizian argitaratuak ipuin-bilduma. Hirutan irabazi du gazte literaturako "Vitoria-Gasteiz" itzulpen-saria: 2009an, Cornelia Funkerren Tinta-bihotz liburuaren itzulpenagatik; 2024an, Marlen Haushoferren Horma liburuaren itzulpenagatik, eta, 2025ean, Annette Pehnt, Josephine Mark eta Jutta Bauer egileen Zipotz liburuagatik.
Itzulitako liburuak: 19.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)