honi buruz kontaktua saioa hasi

Letretako ikasketak amaitu ostean, euskararen eta euskal literaturaren irakaskuntzari ekin zion, eta ikastolen planifikazio didaktiko eta pedagogikoan parte hartu zuen. Testuliburuak ondu nahiz euskaratzen lan eskerga egindakoa dugu; hain zuzen ere, IKER taldearen sortzaile izan zen 1974an, zeinak Saioka euskarazko lehen ikasliburuak sortu baitzituen. Geroago, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren sorkuntzan parte hartu zuen, eta hango irakasle eta zuzendari lanetan aritu zen 1990era arte.
Itzulitako liburuak: 79.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)