honi buruz kontaktua saioa hasi

Hasieran Soziologia ikasi nuen (EHU, 2014-2018). Esperientzia oso ona izan zen (bai didaktikoki, baita bizi-esperientzia gisa ere), baina ondoren Itzulpengintza eta Interpretazioa ikastea erabaki nuen (EHU, 2019-2022). Gradua amaitzen ari nintzen heinean, itzultzaile autonomo kolaboratzaile gisa hasi nintzen lanean BAKUN enpresan, eta gaur egun ere hala dihardut.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)