honi buruz kontaktua saioa hasi

Bartzelonan ikasi zuen, Gradu Bikoitza Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Hizkuntza Aplikatuetan, non itzulpengintza beste jakintza batzuekin zabaldu zuen, hala nola psikolinguistikarekin, hizkuntza-prozesamenduarekin eta diskurtso-analisiarekin. Ondoren, Diskurtso-analisi Masterra egin zuen. Pompeu Fabra Unibertsitateko Observatori de Neologia departamentu-kide ohia da, eta Cervantes Institutuko Martes Neológico webguneko kolaboratzaile izan da.
Itzultzaile eta zuzentzaile gisa burututako lanak hezkuntza-alorrekoak dira gehienbat (SM, Anaya eta Santillana argitaletxeak). Esparru zientifikoan ere kolaboratu izan du, Elhuyar Fundazioarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)
‘Yo, traductor’: cuando el futuro de la humanidad depende de un tipo en batín. Lucía Márquez (Culturplaza, 2026-10-05)
Ana Morales itzultzaileak Drakularen gazteluko ateak ireki dizkio euskal irakurleari. Odile Bourguignon Goñi (Berria, 2026-10-02)