honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Universitat Oberta de Catalunyan egin zuen masterra, Humanitateak: arte, literatura eta kultura garaikideak, eta soziologia adarra landu zuen. Ingelesaren irakaskuntzan denboraldi labur batez jardun ostean, euskara-teknikari gisa hasi zen lanean 2018an. Bertan, hizkuntza-plangintzan, irakaskuntzan eta testuen berrikuspen eta zuzenketan aritzen da.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)
Manuel Rivasen 'Zer nahi nauk, Amore?' ipuin bilduma ekarri du euskarara Juan Garziak. Gehienbat Galizian eta XX. mendearen amaieran girotutako hamabost narrazio biltzen ditu liburuak (Berria, 2026-07-06)