honi buruz kontaktua saioa hasi
Hizkuntzalaritza ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. 1981az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundian ari da lanean, hizkuntza plangintzaren arloan. Senez aldizkariaren zuzendari izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio batzordeko kide 2006-2014 aldian. Artikulu ugari argitaratu ditu bertan itzulpengintzaz, hizkuntzalaritzaz, itzulpen kritikaz eta itzulpenari lotutako teknologia gaiez. 31 eskutik blogean kolaborazioak argitaratu zituen 2012tik 2014ra.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
George Orwellen lehen nobela euskaratu du Rafa Santxitz-Muxikak. Lur jota Parisen eta Londresen ekarri du euskarara, eta Igela argitaletxearekin kaleratu (Berria, 2025-05-06)
Roland Barthesen 'Dolu-egunerokoa' euskaratu du Danele Sarriugartek. Katakrakek argitaratu du (Berria, 2025-04-23)
“Irakurtzea aberasgarria da gizartearentzat eta gutariko bakoitzarentzat”. Fernando Rey, Irene Vallejo idazlearen Irakurketaren aldeko manifestua liburuaren itzultzailea (Euskalerria Irratia, 2025-04-23)
«Zertarako balio duen hizkuntza bat ikasteak? Jendearekin hitz egiteko!». Aiora Jaka, itzultzailea (Irutxuloko Hitza, 2025-04-11)