honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintzako eta Interpretazioko Gradua eta Euskal Hizkuntzalaritzako eta Filologiako Masterra egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urtebetez itzultzaile autonomo aritu eta gero, 2017az geroztik itzultzaile eta interprete dihardu Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Administrazioko lana literatur itzulpenekin tartekatu du noiz edo noiz, baita Nafarroako Gobernuak argitaratutako zenbait liburu eta artikuluren zuzenketarekin ere. 2022an, Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz saria irabazi du Arthur Conan Doyleren Sherlock Holmesen memoriak liburuaren itzulpenagatik.
Itzulitako liburuak: 5.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Maialen Berasategi 'Ahots planeta' podcastean. Maja Haderlap-en Ahanzturaren aingerua liburuaz aritu dira solasean Leire Vargas eta Garazi Albizua Maialen Berasategirekin (Ahots planeta, 2026-10-28)
Miren Agur Meabe 'Ahots planeta' podcastean. Forugh Farrokhzad poetaren antologiari buruz, besteak beste (Ahots planeta, 2026-10-14)
Beñat Sarasola: «MALBAko egonaldia oso testuinguru emankorra da sormena garatzeko». Sorkuntza-egonaldien balioaz, itzulpengintzaren garrantziaz eta euskal literaturak Latinoamerikan irakurle berriengana iristeko dituen aukera eta erronkez (Etxepare Euskal Institutua, 2026-10-27)
«Guk argi dugu: giza burmuina baino interprete hoberik ez dago». Maitane Uriarte Atxikallenderi elkarrizketa (Busturialdeko Hitza, 2026-10-09)