honi buruz kontaktua saioa hasi

Filosofia ikasi nuen, baina itzultzaile eta zuzentzaile aritu naiz beti. Hamabost urte baino gehiago itzultzaile eta zuzentzaile autonomo aritu ondoren, gaur egun argitaletxe batean egiten dut lan, editore. Denetariko testuak itzultzen eta zuzentzen ditut: narratiba eta saiakera, haur eta gazte literatura, testu tekniko eta juridikoak, museografia eta giza eta gizarte zientziak… Sektorean eman ditudan urte hauetan guztietan, bezero zoragarri askorekin aritu naiz lanean: argitaletxeekin eta itzulpen-enpresekin, erakunde publikoekin eta enpresa pribatuekin…
Itzulitako liburuak: 16.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Sailkatzeko zaila den liburu bat, bitartasuna hausteko. Maggie Nelson-en Argonautak itzuli du Ibon Egañak (Xalba Ramirez, 2026-09-09)
Maggie Nelsonek binarismoari egindako kritika euskaratu du Ibon Egañak. Argonautak (Odile Bourguignon, Berria, 2026-09-09)
Ane Cesterori agur esan dio Ibon Martinek ‘Arima beltza’, Meatzaldean kokatutako nobela berrian. Aiora Jakak itzuli du euskarara (Xole Aramendi, NAIZ, 2026-09-08)
Ibon Martinek Bizkaiko meatzeetako arima beltzaren kondaira eraman du bere azken nobelara. Aiora Jakak itzuli du Arima beltz eleberria (Odile Bourguignon, Berria, 2026-09-08)