honi buruz kontaktua saioa hasi

Tolosan jaio zen, 1967. urtean. Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero. Deustun ikasketak burutzen ari zen bitartean ekin zion alemana ikasteari, eta urte bertsuetan hasi zen Deustuko Hizkuntza Eskola Ofizialean errusiera ikasten. Ingeleseko irakasle da gaur egun lanbidez.
Itzulitako liburuak: 24.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Entzulerik ezean nola kontatu mina. Laurie Halse Andersonen 'Utzi kontatzen' eleberria ekarri du euskarara Ainhoa Mendiluzek (Berria, 2025-12-14)
“Euskal itzulpengintzak, euskarari balioa emateaz gain, euskara eta literatur lanetarako hizkuntza lantzen laguntzen du”. Jone Gartzia, Errusiako Gutunak: Azken Marx, landa-komuna eta ezinezko iraultzak liburuaren itzultzailea (Argia, 2025-12-08)
«Gaurko immigrazioa ulertu nahi duenarentzat, ez da ariketa txarra euskaldunak egoera horietan ikustea». Asun Garikano, Amerikanuak liburuaren itzultzailea (Berria, 2025-12-07)
IA i drets d'autor: una imatge en moviment. "L'impact de la IA en els drets dels escriptors" jardunaldia - Sebastià Portell - AELC (the NBP, 2025-12-03)