honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta erdaratutako euskal literatur lanen inguruko doktore-tesia aurkeztu zuen, 2012an, Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesiaren baitan, ELI (Euskal Literatura Itzulia) izeneko katalogoa osatu zuen, erdaratutako liburuak biltzen dituena, eta, horretaz gain, Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak izan zituen ikerketa-gai.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Zabalik da Minaberri itzulpen-bekaren III. deialdia. Ainhoa Mendiluze itzultzailea, Lau haizetara saioan (Bizkaia Irratia, 2026-04-09)
Ainhoa Mendiluzeri elkarrizketa Minaberri bekaz. (Xaloa Telebista, 2026-03-31) [14:42-44:03]
«Beldur naiz askotan ez ote garen itzulpen literalegiak egin nahian aritzen». Xabier Olarrari elkarrizketa (Sustrai Colina, 7K astekaria, 2026-03-29)
Angolaren alde borrokatutako belaunaldiaren kontakizuna euskaratu du Ińigo Roquek. Pepetelaren Utopiaren belaunaldia gehitu du Literatura Unibertsala bilduman (Berria, 2026-03-27)