honi buruz kontaktua saioa hasi
Unibertsitatera joateko unea iritsi zenean, etxean esan zidaten lehen-lehenik jaten emango zidan zerbait ikasteko, gero ere izango nuela denbora nire gustuko bideari ekiteko. Halandaze, kimikaren alorreko oinarrizko ikasketak eginda, 1999an Elhuyarren hasi nintzen lanean, hizkuntzekin jolasean. Geroztik hor jarraitzen dut, zeregin batean ez bada, bestean: terminologia, lexikografia, erredakzio-lana, itzulpenak, euskararen erabilera sustatzeko planak, genero-berdintasunaren alorrekoak...
Itzulitako liburuak: 15.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
"Hollywooden distiratik aldentzen gaitu, eta lokatzetara gerturatu". Ibai Sarasua, Taylor Jankins Reid idazlearen Evelyn Hugoren zazpi senarrak lanaren itzultzailea (Zarautz Guka, 2025-09-02)
'Berbelitzen paperak' solasaldia. (Klubak programa) Anjel Lertxundi, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdi (Koldo Mitxelena Kulturunea, 2025-08-27)
'Evelyn Hugoren zazpi senarrak' bestsellerra euskaratu du Ibai Sarasuak. Erein argitaletxeak plazaratu du Taylor Jenkins Reiden eleberria (Berria, 2025-07-23)