honi buruz kontaktua saioa hasi

Bergaran jaio zen, 1963an, eta Biologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (1986an), baina berehala hasi zen itzulpen-lanetan. Zenbait enpresa eta erakundetan lan egin izan du, baita itzultzaile autonomo modura ere, ia hamar urtez. Denboraren poderioz, testu zientifiko-teknikoetan espezializatu da, eta, gaur egun, Elhuyar Fundazioan dihardu itzultzaile- eta zuzentzaile-lanetan.
Itzulitako liburuak: 18.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
‘Kantu leuna’, Slimaniren thriller «hiptoniko eta deserosoa» itzuli du Nahia Zubeldiak. Alberdania argitaletxeak kaleratu du liburua (Naiz, 2026-05-26)
Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak. Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' eta Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' (Berria, 2026-05-19)
Annie Ernauxen fotografiatutako maitasun istorioa itzuli du Leire Lakastak: ‘Argazkiaren erabilera’. Katakrak argitaletxeak argitaratu du (Argia, 2026-05-15)
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)