honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal Filologia ikasia, Nafarroako euskarari buruzko doktore-tesia aurkeztu zuen 2011n, baina ikerketak alde batera utziak ditu gaur egun. Itzultzaile-zuzentzaile autonomoa da. 2015. urtean argitaratu da haren lehen literatura-itzulpena, Literatura Unibertsala bilduman: Sergei Dovlatoven Maleta ipuin-liburua. EIZIEko Zuzendaritza Taldean dago 2015az geroztik, eta 2016ko apirilean Euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Itzulitako liburuak: 35.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Joannes Jauregik, Irene Barriok eta Santi Leonek itzuliko dituzte Literatura Unibertsaleko hurrengo hiru liburuak. Maria Merce Marçalen 'La passió segons Renée Vivien', Hanan al-Xaikhen 'Misk al-ghazal' eta Irmgard Keunen 'Nach Mitternacht' (Berria, 2026-05-19)
Annie Ernauxen fotografiatutako maitasun istorioa itzuli du Leire Lakastak: ‘Argazkiaren erabilera’. Katakrak argitaletxeak argitaratu du (Argia, 2026-05-15)
“Ekologia pirata dioenean, Fatima Oussak-ek proposamen errealista eta berritzailea egiten du”. Leire Mendiburu, Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara liburuaren itzultzailea (Argia, 2026-05-13)
Amaia Orbe Barrio. Euskal interpretea. Elkarrizketa Ze berri aldizkarian (2026-05)