honi buruz kontaktua saioa hasi

Guraso zuberotarrak zituen arren, Parisen jaio zen eta han bizi izan zen urte luzez. Sorbonneko Unibertsitatean biologia ikasketak egin eta 25 urtez Parisen izan zen irakasle. 1982an Paueko Unibertsitatera aldatu zen, eta Santa Grazi eta Baiona hartu zituen bizileku. Jon Miranderen lagun mina, Parisen elkar ezagutu eta Igela literatur aldizkaria sortu zuten 1962an, testu satiriko eta zirikatzaileen eraginez hautsak harrotu zituena.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)