honi buruz kontaktua saioa hasi

Gasteizen jaio eta bertako Letren Fakultatean Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak bukatu nituen 2018an. Gradua bukatzekotan nengoela, Zekine Türkeri-ren Uda batez Kurdistanen itzultzeko aukera sortu zitzaidan Gerardo Markuletarekin batera, zeina atsegin handiz egin nuen.
Hartaz geroztik, hainbat lanetan aritu naiz, besteak beste itzultzaile autonomo eta euskara irakasle (l7 programan UEU eta Labayruren bitartez, eta IKA euskaltegian). Tarteka, itzulpen eta zuzenketarekin lotutako boluntario-lanak egin ditut testu artistiko eta akademikoak itzultzen, eta dokumentalak azpidazten.
Itzulitako liburuak: 1.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
Fatima Mernissiren ‘Terraza debekatua’ euskarara ekarri du Edurne Lazkanok . Literatura Unibertsala bildumako 192. liburua kaleratu dute Erein eta Igela argitaletxeek (Naiz, 2025-12-02)
'Terraza debekatua': harem batean bizitzeak dakartzan «debekuak». Edurne Lazkanok itzuli du Literatura Unibertsala bildumarako (Berria, 2025-12-02)
Joe Saccoren 'Gazako oin-oharrak' bikaina ere euskaraz. Julen Gabiriak itzuli du, eta Astiberrik argitaratu (Eibar.org bloga, 2025-12-02)
Feminismo autonomoaren manifestua plazaratu du Katakrakek. Emakumearen boterea eta komunitatearen iraultza itzuli du Aiora Enparantzak (Berria, 2025-11-29)