Biografia
Donostian jaio zen, 1962an. Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta laurogeiko hamarkadan euskarako irakasle izan zen. Bikoizketan ere ibilia da bikoizketarako testuen itzultzaile eta egokitzaile. 2000. urtean, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zerbitzuko itzultzaile gisa hasi zen lanean, eta 2004az geroztik Elhuyar Fundazioan egiten du lan, itzultzaile, zuzentzaile eta irakasle.
Itzultzaile jardunari dagokionez, hainbat alorretako lanak itzultzen ditu, besteak beste lan zientifikoak (dibulgatiboak nahiz espezializatuak; EHUrako, besteak beste), ikus-entzunezkoak eta literarioak. 2020. urtean, Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi du Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin-liburuaren itzulpenarekin.
EIZIEk antolatzen dituen Gaztelania Xede mintegietako irakaslea da 2009az geroztik. Gaztelaniazko trebatzaile aritua da orobat Bizkaiko Foru Aldundian, Gipuzkoako Foru Aldundian, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta IVAPen.
Gaur egun, EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide da.
Loturak
- Idoia Santamaríaren artikulua Senez aldizkarian: Gaztelania Xede (2009)
- Idoia Santamaríaren artikuluak 31 eskutik blogean
- Idoia Santamaríaren lanak Inguma datu-basean
2020-10-14
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak tekniko-zientifikoak literatura narratiba ikus-entzunezkoak azpititulazioa bikoizketa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania |
zuzenketa | alemana euskara frantsesa gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |
Aldibereko Bachmann, Ingeborg (2019) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: Simultan
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1972 argitaletxea: Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 176 argitaratze lekua: s.l. jatorrizkoaren herrialdea: Austria Kritikak
Ipuin-erretratuak Joannes Jauregi / Berria, 2020-01-12
Epailea eta haren borreroa Dürrenmatt, Friedrich (2018) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: Der Richter und sein Henker
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1952 argitaletxea: Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 173 argitaratze lekua: s.l. jatorrizkoaren herrialdea: Alemania Kritikak
Ehiztaria ehizatzen Aiora Sampedro / Berria, 2018-06-03
Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua Singh, Simon (2012) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: The Code Book: The Science of Secrecy from Ancient Egypt to Quantum Cryptography
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1999 argitaletxea: Elhuyar bilduma: s.n. argitaratze lekua: Usurbil jatorrizkoaren herrialdea: AEB Mi vieja montaña Mendiguren Elizegi, Xabier (2000) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Berriro igo nauzu
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996 argitaletxea: Hiru bilduma: s.n. argitaratze lekua: Hondarribia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Con el viento en contra Iturregi, Patxi (2000) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Haize kontra
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996 argitaletxea: Hiru bilduma: s.n. argitaratze lekua: Hondarribia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Patxi Iturregi Las cosas se han complicado un poco Sastre, Pablo (1998) [eu - es]
jatorrizkoaren titulua: Gauzak apur bat konplikatu dira
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1998 argitaletxea: Hiru bilduma: s.n. argitaratze lekua: Hondarribia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Aingeruak nekez ausartzen diren tokian Forster, Edward Morgan (1992) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Where angels fear to tread
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1905 argitaletxea: Ibaizabal bilduma: Literatura unibertsala; 17 argitaratze lekua: Euba jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra |