NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Idoia Santamaría Urkaregi

Donostia, 1962

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Donostian jaio zen, 1962an. Euskal Filologiako lizentziaduna da, eta laurogeiko hamarkadan euskarako irakasle izan zen. Bikoizketan ere ibilia da bikoizketarako testuen itzultzaile eta egokitzaile. 2000. urtean, Europar Batasuneko Erakundeen Itzulpen Zerbitzuko itzultzaile gisa hasi zen lanean, eta 2004az geroztik Elhuyar Fundazioan egiten du lan, itzultzaile, zuzentzaile eta irakasle.

Itzultzaile jardunari dagokionez, hainbat alorretako lanak itzultzen ditu, besteak beste lan zientifikoak (dibulgatiboak nahiz espezializatuak; EHUrako, besteak beste),  ikus-entzunezkoak eta literarioak. 

EIZIEk antolatzen dituen Gaztelania Xede mintegietako irakaslea da 2009az geroztik. Gaztelaniazko trebatzaile aritua da orobat Bizkaiko Foru Aldundian, Gipuzkoako Foru Aldundian, Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta IVAPen.

 

Loturak

- Idoia Santamaríaren artikulua Senez aldizkarian: Gaztelania Xede (2009)

- Idoia Santamaríaren artikuluak 31 eskutik blogean

- Idoia Santamaríaren lanak Inguma datu-basean

 

 

2017-08-07

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
tekniko-zientifikoak
literatura
narratiba
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
bikoizketa
alemana
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaalemana
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Epailea eta haren borreroa  Dürrenmatt, Friedrich (2018) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Der Richter und sein Henker
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1952
argitaletxea: Erein ; Igela
bilduma: Literatura Unibertsala; 173
argitaratze lekua: s.l.
jatorrizkoaren herria: Alemania
Kritikak
Ehiztaria ehizatzen Aiora Sampedro / Berria, 2018-06-03

Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua  Singh, Simon (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Code Book: The Science of Secrecy from Ancient Egypt to Quantum Cryptography
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1999
argitaletxea: Elhuyar
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Usurbil
jatorrizkoaren herria: AEB

Mi vieja montaña  Mendiguren Elizegi, Xabier (2000) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Berriro igo nauzu
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996
argitaletxea: Hiru
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Hondarribia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Con el viento en contra  Iturregi, Patxi (2000) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Haize kontra
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996
argitaletxea: Hiru
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Hondarribia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Patxi Iturregi

Las cosas se han complicado un poco  Sastre, Pablo (1998) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Gauzak apur bat konplikatu dira
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1998
argitaletxea: Hiru
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Hondarribia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Aingeruak nekez ausartzen diren tokian  Forster, Edward Morgan (1992) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Where angels fear to tread
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1905
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 17
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra
 
« atzera egin

PDF bihurtu