NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Joxeba Ossa Altzibar

Zumaia, 1964

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Ikasketak Agurainen, Leioan, Gasteizen eta Donostian egin ondoren, borondatezko gizarte lanetan eta Kontzientzi Eragozleen mugimenduan aritu zen lanean.
1986an Eskandinaviarantz abiatu zen, eta beste kultura batzuk ezagutu eta hizkuntza berriak ikasteari ekin zion (katalana, frantsesa, ingelesa...). Bidaiaren buruan, berehala itzuli beharrean, hiru urtez geratu zen Finlandian, bertan bizi, lan egin eta hango hizkuntza ikasten. Hain zuzen ere, horrek bultzatu zuen 2013an argitaratu zen Euskara-Finlandiera hiztegia ontzera, bi hizkuntza txikiren arteko zubigintzan.

Euskal Herrira itzuli eta, 1991n, itzulpengintzari ekin zion. Harrezkero lanbide horretan dihardu. 1998an Bakun itzulpen eta argitalpen enpresa sortu zuen. Enpresa horrek zerbitzu ugari eskaintzen ditu, batik bat argitaletxeei (testuen sorkuntza, itzulpenak, zuzenketak, diseinua eta maketazioa...), baina baita nazioarteko erakunde, gizarte mugimendu eta GKEei ere.

Joseba Ossa idazle ere badugu, haurrentzako zenbait narratiba lan idatziak baititu (Inari, Laponiako lore eta Finlandiako ipuin eroak tarteko). Euskara eta literaturako zenbait testu libururen egile ere bada.

 

EIZIEko lehendakari izan zen 2005-2006 urteetan.

 

Loturak

Joseba Ossa Auñamendi Entziklopedian

Joseba Ossa Idazleen Elkartean

 

 

2015-12-19

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenaeuskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
katalana
suomiera/finlandiera
euskara
ingelesa
suomiera/finlandiera
interpretazioaeuskara
gaztelania
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
katalana
suomiera/finlandiera
euskara
gaztelania
ingelesa
suomiera/finlandiera

liburuak
 

Haurrak, sorpresa!  s.n. (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Baby says peekaboo!
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Bruño
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: s.l.
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Garbiketa  Oksanen, Sofi (2011) [fi - eu]

jatorrizkoaren titulua: Pushdistus
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2008
argitaletxea: Alberdania ; Erein
bilduma: Batera Saila
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Finlandia
beste itzultzailea(k): Mia Rissanen
Kritikak
Historia baten istorioak Iker Zaldua / Gara, 2012-03-24
Familia baten sigi-sagak Bixente Serrano Izko / Berria, 2012-02-05

Asterixen eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua  Goscinny, René (2009) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: L'anniversaire d'Astérix et Obélix : Le livre d'or
testu mota: Komikia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2009
argitaletxea: Salvat ; Bruño
bilduma: Asterixen abentura bat
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herria: Frantzia
beste itzultzailea(k): Usua Lasa Urkiri

Animalien biltzarra  Kästner, Erich (1993) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die Konferenz der Tiere
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Zubia
bilduma: Haur literatura
argitaratze lekua: Leioa
jatorrizkoaren herria: Alemania
bestelakoak

Un ange passe  Lizarralde, Pello (2004) [eu - fi]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Cuadernos de Tarazona, 4

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu