Ekonomietako zientzietako lizentziaduna, 1981ean hasi zen itzultzaile Eusko Legebiltzarreko itzulpen zerbitzuan. 1990etik 2018an erretiratu zen arte, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko zuzendari izan zen (aldizka, kargu publikoak ere bete baitzituen tarte horretan). Euskaltzain urgazlea da 2006. urteaz geroztik, eta administrazio-hizkerarekin eta itzulpen ofizialarekin lotutako hainbat artikulu argitaratu ditu.
Ekarpen esanguratsua egin zuen erakundearen bidez hizkuntzaren normalizazio eta estandarizazio prozesuan. Bere karguaren eginkizun gehienetan, Oregik lankidetza-politika bat bultzatu zuen itzulpengintzarekin eta irakaskuntzarekin zerikusia duten erakunde eta eragileekin, batez ere Euskal Herrian, haiekin antolatu izan zituen jardunaldiek eta ikastaroek erakusten dutenez. Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da, eta, gaur egun, zerbitzuak berak hartzen du parte Terminologia Batzordean. Neurri handi batean, Oregiri zor zaio euskal zerbitzu ofizialek baliabide teknologiko modernoak izatea, itzulpengintzako, interpretazioko, zuzenketako eta terminologiako zerbitzuen kalitatea ziurtatze aldera.
Loturak
- Inguma datu-basean
- Ahotsak.eus webgunean
Iturria: DHTE (Karlos del Olmoren artikulua)
Argazkia: ahotsak.eus
2023-11-27
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | frantsesa gaztelania | euskara | |