NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Koro Navarro Etxeberria

Donostia, 1955

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan 1978tik 80ra bitartean, eta baita Euskaltzaindiaren ikastaro espezializatu batzuetan ere. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ere aritu zen irakasle 1981etik 1986ra arte, eta zenbait lan argitaratu zituen sasoi hartan: Itzulgaiak: testu literarioak eta pragmatikoak (Itzultzaile Eskola, Donostia, 1984, X. Mendigurenekin batera) eta Linguistika orokorreko ezagupena (Elkar, Donostia, 1985).

Era berean, Lur Entziklopediaren ontze lanetan ere parte hartu zuen, 1991-2000 urte bitartean, zuzendaritza-, antolaketa-, erredakzio-, zuzenketa- eta itzulpen-lanetan, Martuteneko Eskolako lankide Josu Zabaletarekin batera. Geroago, Rosetta lantaldea antolatu zuten biek, batez ere itzulpen lanetan jarduteko; egun ere, bertan dihardu testuen zuzenketa, idazketa eta itzulpenean (euskarara nahiz gaztelaniara).

 Itzultzaile oparoa da Koro Navarro, eta 30 liburutik gora ditu itzuliak literaturan, gehientsuenak ingelesetik, baina baita frantses eta gaztelaniatik ere. Horrez gain, dibulgazio-testuak eta testu teknikoak ere itzuli izan ditu, telebistarako dokumentalak, opera-gidoiak... 1989tik Donostiako Musika Hamabostaldiko argitalpenen itzultzailea da. EIZIEren Senez aldizkarian ere idatziak ditu zenbait artikulu, besteak beste bere itzulpen esperientziaren berri emateko. Euskaltzaindian, euskara batuaren lexikoa osatzeko azpi-batzordeko kide izan da 1997tik 2007ra arte.

 2003an, Euskadi Literatur Saria jaso zuen itzulpenaren alorrean, Isaac Singerren Zortzi Kontakizun euskaratzen egindako lanarengatik; 2008an, Zaitegi Saria, Doris Lessingen Belarra kantari liburuagatik, eta 2016an, Vitoria-Gasteiz itzulpen saria Edgar Allan Poeren Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk itzulpenagatik.

 Navarrok itzulitako Kontakizunak, Allan Poerena, Literatura Unibertsala bildumako Urrezko Bibliotekan dago.

 

Loturak 

2016-11-20

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenaliteratura
haur eta gazte literatura
narratiba
saiakera
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Noticias de California : Los vascos en la época de la exploración y colonización de California (1533-1848)   Garikano, Asun (2017) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Kaliforniakoak (1533-1848)
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013
argitaletxea: Pamiela
bilduma: Ensayo y Testimonio
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Huliganaren itzulera  Manea, Norman (2017) [ro - eu]

jatorrizkoaren titulua: Întoarcerea huliganului
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2003
argitaletxea: Erein ; Igela
bilduma: Literatura Unibertsala; 170
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Errumania
Kritikak
Sortaldea sorleku Iñigo Roque / eizie.eus, 2017-07-11

Hori guztia emango dizut  Redondo, Dolores (2017) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Todo esto te daré
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2016
argitaletxea: Erein
bilduma: Uzta Gorria
argitaratze lekua: s.l.
jatorrizkoaren herria: s.l.

Xala  Ozick, Cynthia (2017) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Shawl ; Rosa
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1989
argitaletxea: Pasazaite
bilduma: Ipar paraleloa
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Objektu, subjektu galduak Ibon Egaña / Deia, 2018-01-27
Idazlearen mamuak Aiora Sampedro / Berria, 2017-12-17

Esne eta eztizko lurra  Martínez de Lezea, Toti (2016) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tierra de leche y miel
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2016
argitaletxea: Erein
bilduma: Narratiba
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Wakefield [Antologia]  Hawthorne, Nathaniel (2016) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1837
argitaletxea: eLiburutegia , Euskadiko Liburutegi Digitala
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herria: AEB

        testua on-line

Katu beltza eta izumenezko beste ipuin batzuk [Antologia]  Poe, Edgar Allan (2015) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Vicens Vives
bilduma: Literatura-eskola; 8
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Robbie : eta beste kontakizun batzuk  Asimov, Isaac (2015) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Robbie
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Vicens Vives
bilduma: Literatura-eskola; 12
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Egunsentiko argia  Martínez de Lezea, Toti (2014) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Itahisa
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013
argitaletxea: Erein
bilduma: Poltsiko.e
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Titanaren maldizioa  Riordan, Rick (2014) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Titan´s curse
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Percy Jackson & Olinpiarrak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

Sagutegia  Christie, Agatha (2014) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The mousetrap
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1952
argitaletxea: Vicens Vives
bilduma: Literatura-eskola; 1
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Urrezko kakalardoa ; Morgue kaleko hilketak  Poe, Edgar Allan (2014) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Gold-Bug ; The Murders in the Rue Morgue
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1843 ; 1841
argitaletxea: Vicens Vives
bilduma: Literatura-eskola; 2
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: AEB

Gotz eta Meyer  Albahari, David (2013) [sr - eu]

jatorrizkoaren titulua: ец и Мајер
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1998
argitaletxea: Pasazaite
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Jugoslavia
Kritikak
"Götz eta Meyer", eta Shoah-ren literatura Iban Zaldua / ibanzaldua.wordpress.com, 2015-03-27

Sugearen itzala  Riordan, Rick (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The serpen's shadow
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kanetarren kronikak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

Tximistaren lapurra  Riordan, Rick (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The lightning thief
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Percy Jackson & Olinpiarrak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

Ametsen ahotsa eta beste ipuin miragarri batzuk  Lupton, Hugh (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tales of wisdom and wonder
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1998
argitaletxea: Vicens Vives
bilduma: Tantaia; 1
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Fantasmen kontakizunak [antologia]  Crawford, F. Marion; Nesbit, Edith; Middleton, Richard; James, M.R.; Pain, Barry; Irving, Washington ; Doyle, Arthur Conan, Sir; Bierce, Ambrose (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mostly Ghostly : Eight Spooky Tales to Chill Your Bones
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1991
argitaletxea: Vicens Vives
bilduma: Tantaia; 8
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: AEB

Munstroen itsasoa  Riordan, Rick (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Sea of Monsters
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2006
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Percy Jackson & Olinpiarrak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

Gerrako zaldia  Morpurgo, Michael (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: War Horse
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1982
argitaletxea: Alberdania ; Erein
bilduma: Batera Saila
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Erresuma Batua
Kritikak
Animalia eredu Iratxe Esnaola / Berria, 2012-11-04
Zein animaliago? Saioa Ruiz / Argia, 2012-10-14

Suzko tronua  Riordan, Rick (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: [The Throne of Fire]
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kanetarren kronikak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

Eskinoso isekaria  Collins, Suzanne (2011) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mockingjay
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2010
argitaletxea: Alberdania ; Erein
bilduma: Batera Saila
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Mundu krudela Javier Rojo / El Correo, 2011-07-30

Piramide gorria  Riordan, Rick (2011) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The red pyramid
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kanetarren kronikak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

Kontakizunak [Antologia]  Poe, Edgar Allan (2011) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Urrezko Biblioteka; 3
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Itzalean argi Ander Irizar / eizie.org, 2012-05-29

Dena sutan  Collins, Suzanne (2010) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Catching fire
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2009
argitaletxea: Alberdania ; Erein
bilduma: Batera saila
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Heriotzaren ikuskizuna Javier Rojo / El Correo, 2011-03-05

Heriotza La Fenicen  Leon, Donna (2010) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Death at La Fenice
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1992
argitaletxea: Erein
bilduma: Uzta Gorria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Heriotza La Fenicen Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-10-04
Oraindik errudun bila Saioa Ruiz / Argia, 2011-04-24

31 bayonetas, la quema de San Sebastián  Etxeberria Garro, Atiziber (2010) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: 31 baioneta
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2007
argitaletxea: Erein
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Gorilak giltzapean edo hiru gorila txikiren istorio jakingarriak  Fossey, Dian (2010) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Gorillas in the mist
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Erein
bilduma: Perzebal; 24
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Eneko Padurakoa  Urrutia, Jose Luis (2010) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Eneko de Padura
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2010
argitaletxea: Erein
bilduma: Perzebal; 22
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Gorilak lainopean  Fossey, Dian (2009) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Gorillas in the Mist
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1983
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: XX. mendeko ondarea
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.

        testua on-line

Gose jokoak  Collins, Suzanne (2009) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Hunger Games
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2009
argitaletxea: Alberdania
bilduma: Narrazioa
argitaratze lekua: Irun
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Izua ikuskizun, etorkizun ilunean Inma Errea / Diario de Noticias de Navarra, 2009-09-25

Belarra kantari  Lessing, Doris (2008) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Grass is Singing
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1950
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra
Kritikak
Mary eta bere zirkunstantziak Beñat Sarasola / Berria, 2009-03-08
Luze osoan atsegingarri Iratxe Esnaola / Gara, 2009-02-06
Belarra ez da isiltzen Karlos Del Olmo / eizie.org, 2008-12-30

Eichmann Jerusalemen  Arendt, Hannah (2008) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Eichmann in Jerusalem: A Report on the Banality of Evil
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1963
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: XX. mendeko ondarea
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: AEB

        testua on-line

Kritikak
Txartasunaren banaltasuna Karlos Del Olmo / eizie.org, 2008-05-06

Nikolas Txiki  Goscinny, René (2008) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Histoires inédites du Petit Nicolas. Volume 2
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Frantzia

Wakefield [Antologia]  Hawthorne, Nathaniel (2007) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1837
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura unibertsala; 132
argitaratze lekua: Irun ; Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Wakefield Mikel Garmendia / Eizie.org, 2007-12-10

Zalakain abenturazalea  Baroja, Pio (2006) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Zalacain el aventurero
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1909
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura unibertsala; 123
argitaratze lekua: Irun ; Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Katua usategian  Christie, Agatha (2006) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Cat among the pigeons
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1959
argitaletxea: Igela
bilduma: Enigma
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra
Kritikak
Usoetako bat, katu? Inma Errea / Diario de Noticias, 2007-05-06

Martaren infernua  Alapont, Pasqual (2006) [ca - eu]

jatorrizkoaren titulua: L'infern de Marta
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Erein
bilduma: Perzebal; 12
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Katalunia
Kritikak
Tratu txarrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-08-11
Huts egindako thriller-a Manu López / Deia, 2006-05-16
Dickens osteko kale-gazteak Manu López / Deia, 2006-04-11

Eta ez zen alerik ere geratu  Christie, Agatha (2005) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: And then there were none
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2000
argitaletxea: Igela
bilduma: Enigma
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra
Kritikak
Harrapazank Ander Irizar / Diario de Noticias, 2005-10-30

Nikolas txikiren historia ezezagunak  Goscinny, René (2005) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Xaguxar; 137-139
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Frantzia
Kritikak
Nikolas Txikiren nostalgiaz Manu López / Deia, 0000-00

Zubi hautsia  Pullman, Philip (2005) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The broken bridge
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1990
argitaletxea: Erein
bilduma: Bioleta; 4
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra
Kritikak
Mestizaiaren kezka baino ilunagoa den zerbait Manu López / Deia, 0000-00

Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean  Carver, Raymond (2003) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: What we talk about when we talk about love
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1981
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura unibertsala; 105
argitaratze lekua: Irun ; Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Gora-nahiz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-10-24
Zertaz ari gara Carver aipatzean? Karlos del Olmo / Gara, 2003-08-30
Carver-en istorioak Javier Rojo / El Correo, 2003-08-13

Tximeleta tatuajea  Pullman, Philip (2003) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The butterfly tatoo
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1992
argitaletxea: Erein
bilduma: Bioleta; 2
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra
Kritikak
Fatalitatea, halabeharra Manu López / Deia, 2004-09-27

Zortzi kontakizun [Antologia]  Singer, Isaac Bashevis (2002) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura unibertsala; 102
argitaratze lekua: Irun ; Donostia
jatorrizkoaren herria: Polonia
Kritikak
Isaac Bashevis Singer: yiddisharen literatur ahots unibertsala Iñaki Sarriugarte / Idatz & Mintz, 2003-12
Aurkikuntza bat Paula Iribertegi / Berria, 2003-08-16
Lekukotasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-04-13

Kontakizunak [Antologia]  Poe, Edgar Allan (2000) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 88
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: AEB

        testua on-line

Kritikak
Kontakizunak Kirmen Uribe / The Balde, 2002-02
Poe-ren istorioak Javier Rojo / El Correo, 2001-07-11
Mundu izugarrian barna Karlos del Olmo / Euskaldunon Egunkaria, 2001-07-07
Beltzetik ilunera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-05-05

Artistakume baten erretratua  Thomas, Dylan (1999) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Portrait of the Artist as a Young Dog
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1940
argitaletxea: Alberdania
bilduma: Narrazioa
argitaratze lekua: Irun
jatorrizkoaren herria: Gales
Kritikak
Hamar koadro autoblografiko Jon Alonso / Euskaldunon Egunkaria, 2000-07-15
Gazte garaiak Javier Rojo / El Correo, 2000-05-31
Haurtzaroa eta gaztaroa agerian Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-05-13

Tortilla flat  Steinbeck, John (1995) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tortilla Flat
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1935
argitaletxea: Elkar
bilduma: Eleberria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB

Hotzetatik etorri zen espia  Le Carre, John (1994) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Spy Who Came in from the Cold
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1963
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Hiru kontakizun  Twain, Mark (1994) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
Kritikak
Satira eta fabula Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-05-28

Zendako presoa  Hope, Anthony (1991) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The prisoner of Zenda
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka; 10
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Hamar beltx  Christie, Agatha (1990) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Ten Little Niggers
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1939
argitaletxea: Txertoa
bilduma: Larrun
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Kim  Kipling, Rudyard (1990) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Kim
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1901
argitaletxea: Ibaizabal
bilduma: Literatura unibertsala; 5
argitaratze lekua: Euba
jatorrizkoaren herria: India

        testua on-line

Botila batean aurkitutako eskuizkribua eta beste ipuin batzuk  Poe, Edgar Allan (1989) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: MS. Found in a bottle
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1833
argitaletxea: Txertoa
bilduma: Larrun
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB

Gosaria Tiffany's-en  Capote, Truman (1989) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Breakfast at Tiffany's
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1958
argitaletxea: Elkar
bilduma: Erdal literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Truman Capoteren mingotsa, kontaeraren soiltasuna Edorta Jimenez / Argia, 1989-06-11

Gizon argala  Hammett, Dashiell (1989) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Thin Man
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1934
argitaletxea: Elkar
bilduma: Erdal literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB
Kritikak
Gizon argala Josu Landa / Argia, 1989-09-17

Hotzetatik etorri zen espia  Le Carre, John (1989) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Spy Who Came in from the Cold
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1963
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Orkesta miresgarria, 2590 urtea  Alibés, M. Dolors (1989) [ca - eu]

jatorrizkoaren titulua: La principal del Poble Moll, any 2590
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Elkar
bilduma: Itzul; 73
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Katalunia

Poliki, poliki haizetan  Highsmith, Patricia (1988) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Slowly, Slowly in the Wind
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1979
argitaletxea: Elkar
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: AEB

        testua on-line

Kritikak
Poliki, poliki haizetan Dabid Zuazalde / Argia, 1988-07-10
bestelakoak

Ecclesiastes  Mahon, Derek (2010) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Erlea, 2
 
« atzera egin

PDF bihurtu