Biografia
Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn, eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia Unibertsitate Masterra ikasi zuen gero. Urte eta erdiz euskara eta euskal kulturako eskolak eman ditu Etxepare Euskal Institutuak Berlinen duen irakurletzan. Horrez gain, itzultzaile eta zuzentzaile gisa kolaboratu du hainbat proiektutan eta, egun, itzultzaile-interprete lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundian. Euskara, gaztelania, ingelesa eta alemana ditu lanerako hizkuntza.
Garazi Arrularekin eta Danele Sarriugarterekin batera, "Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen" ikastaroa antolatu zuen UEUn 2013an. Elearazi blogean kolaboratzaile izan da, besteak beste.
Korapiloak lokarrietan eta Morfologiak izeneko poema bildumen egilea da, Bermingham argitaletxeak plazaratuak biak (2014an eta 2016an, hurrenez hurren). Lan horiei esker irabazi zuen Xabier Portugal-Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa bitan. Hamar urte lehenago ere Urruzuno lehiaketa irabazi zuen Malko gaziak narrazioarekin.
Loturak:
- Elkarrizketa Hitzen Uberan webgunean (2016)
- Artikulua Senez aldizkarian (2015)
- Elkarrizketa Oarso Bidasoko Hitzan (2014)
-Garazi Ugalderen aritkuluak 31 eskutik blogean
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide da 2016ko Batzar Nagusiaz geroztik.
(Argazkia Hitzen Uberan webgunetik hartua)
2016-05-19
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-administratiboak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura ikus-entzunezkoak | alemana euskara gaztelania ingelesa | euskara |
interpretazioa | euskara gaztelania | euskara | |
zuzenketa | euskara | euskara | |
liburuak |
Poesia kaiera [antologia] Ayim, May (2020) [de - eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Susa bilduma: Munduko Poesia Kaierak, 35 argitaratze lekua: s.l. jatorrizkoaren herrialdea: s.l. Kritikak
Eguneroko mikroerasoak Igor Estankona / Deia, 2020-12-19
Orbainak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-12-05
Askatasuna, etengabeko borroka bat : Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak Davis, Angela (2016) [en - eu]
jatorrizkoaren titulua: Freedom Is a Constant Struggle : Ferguson, Palestine, and the Foundations of a Movement
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2015 argitaletxea: Katakrak bilduma: s.n. argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: AEB beste itzultzailea(k): Iņigo Roque, Amaia Apalauza Kritikak
Literaturaren eta bizitzaren etika Amaia Alvarez Uria / Argia, 2017-06-04
bestelakoak
Lau poema Shire, Warsan (2018) [en - eu] Etxea Shire, Warsan (2016) [en - eu] Ordubetean Chopin, Kate (2014) [en - eu] Ordubetean Chopin, Kate (2014) [en - eu] |