NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Mikel Babiano Lopez de Sabando

Urretxu, 1985

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia:

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn (Gasteiz, 2007), eta Irakasleen prestakuntzarako graduondokoaren parekoa den IGZ-CAP eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean (Salamanca, 2008). Literaturari eta idazketa sortzaileari buruzko masterra egin zuen Bergaran (Idazle Eskola eta UNED, 2015), eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza graduondorako tesina idazten ari da EHUn. Horrez gain, Artearen Historiako graduko ikaslea da (UNED).
2006tik hona irakasle aritu da, Bigarren Hezkuntzako Institutuetan nahiz Unibertsitatean. Unibertsitateko irakaskuntzari dagokionez, Nürnberg-Erlangeneko Friedrich-Alexander Universität, Berlingo Freie Universität, Frankfurteko Goethe Universität eta EHUn aritu da, batik bat, euskararen, euskal literaturaren eta itzulpengintzaren ingurukoak irakasten. Berlinen eta Frankfurten kasuetan, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez jardun du.
Irakaskuntza eta itzulpengintza uztartu ditu, eta artearekin eta historiarekin lotutako saiakerak itzuli ditu, beste batzuen artean.
Halaber, idaztea atsegin du, eta poesia eta narratiba landu ditu. Zenbait litetatur sari irabazi du (Urruzuno 2001, Leioako Udala 2013, Igartubeiti Baserri-Museoa 2014, Bergarako Udala 2014, Karmele Igartua 2015, besteak beste) eta aldizkari eta antologietan argitaratu ditu bere lanak.  


 2017-10-30

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenaalemana
errusiera
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaalemana
errusiera
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Denbora, historia eta artearen inguruko testuak [Antologia]  Benjamin, Walter (2015) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Sans Soleil
bilduma: Txinpartak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania
beste itzultzailea(k): Teresa Pradera, Danele Sarriugarte Mochales, Amaia Donés, Iñaki Segurola
 
« atzera egin

PDF bihurtu