Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta erdaratutako euskal literatur lanen inguruko doktore-tesia aurkeztu zuen, 2012an, Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesiaren baitan, ELI (Euskal Literatura Itzulia) izeneko katalogoa osatu zuen, erdaratutako liburuak biltzen dituena, eta, horretaz gain, Bernardo Atxagaren lanen itzulpenak izan zituen ikerketa-gai. 2014an argitaratu zuen ikerketa horren emaitza: Euskal literatura Itzulia. Bernardo Atxagaren lanak erdaretan (EHU, 2014). Egun, EHUn dihardu itzulpengintza-irakasle, eta TRALIMA-ITZULIK literatur eta ikus-entzunezko itzulpenaren ikerketa taldeko ikertzaile da.
EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2013ko apiriletik 2016ko apirilera.
Loturak:
2016ko apirila
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | alemana euskara gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania | |