NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Isabel Etxeberria Ramirez

Donostia, 1975

EIZIEko bazkide


kontaktua

Euskal Filologia ikasi zuen. Euskara irakasle hasi zuen bere lan-ibilbidea. Ikasmaterialak sortzen aritu zen ondoren Giltza argitaletxean, eta handik itzulpengintzaren mundura pasatu zen. Gaur egun EHUko Letren Fakultatean dihardu, Itzulpengintza eta Interpretazioa graduan irakasle. Dibulgazio arloko bi itzulpen argitaratuak ditu EHUren ZIO bilduman eta Pentsamenduaren Klasikoak bilduman, eta Literatura Unibertsala bilduman Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak ipuin-liburua itzuli du, zeinagatik 2019ko Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi baitu. 

 

Ikerketaren ikuspuntutik ere landu du itzulpengintza, corpusetan oinarrituriko bere master amaierako lanean eta gaur egun egiten ari den tesian. 31eskutik blogean idatzi izan du, boladaka.

 

Loturak

- Isabel Etxeberriaren artikuluak 31 eskutik blogean.

- Isabel Etxeberria Inguma datu-basean.

- Wikipedia

2019-10-18

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenaeuskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak  Munro, Alice (2018) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2001
argitaletxea: Erein ; Igela
bilduma: Literatura Unibertsala; 172
jatorrizkoaren herrialdea: Kanada
Kritikak
Zer gertatuko ote? Amaia Alvarez Uria / Argia, 2019-03-17
Egunerokoaren neurrian Joannes Jauregi / Berria, 2018-06-03
bestelako testuak

El Tim  Berlin, Lucia (2019) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: armiarma.eus -
oharrak: 'A Manual for Cleaning Women' liburuko narrazioetako bat

        testua on-line

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (1. zatia)  Munro, Alice (2018) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (2. zatia)  Munro, Alice (2018) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (3. zatia)  Munro, Alice (2018) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

64 Donostia Zinemaldia = 64 Festival de San Sebastián = 64 International Film Festival : 16/24 iraila septiembre 2016  Cueto, Roberto ; Nagore, Raúl (2016) [en - eu]

testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2016
argitaletxea: Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Zuriñe Barrere

Descartesen hutsegitea  Damasio, Antonio (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Descartes' Error: Emotion, Reason and the Human Brain
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1994
argitaletxea: EHU
bilduma: ZIO; 15
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: AEB

Artea esperientzia gisa  Dewey, John (2009) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Art as Experience
testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1934
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: XX. mendeko ondarea
argitaratze lekua: Bilbo
 
« atzera egin

PDF bihurtu