Haurtzaroko ikasketak Andoainen egin zituen, La Sallen, eta apaiz-ikasketak Donostiako seminarioan. 1963an Donostiako elizbarrutiko apaiz egin zen. 1966-70 bitartean, Teologian eta Liturgian Lizentziatu zen Erromako San Anselmo Institutuan.
Donostiako elizbarrutian Liturgi Idazkaritzako arduradun eta Liturgi liburuen euskal itzulpenaren eta argitalpenaren elizbarruti arteko talde-arduraduna da 1970etik. Euskarazko eliz kantugintzarako elizbarruti arteko batzordeko kide eta koordinatzailea da, eta kantu-liburu horien argitalpenaren arduraduna hegoaldeko euskal elizbarrutietarako. Euskal Telebistako Meza Santua emankizunaren elizbarruti arteko arduradun ere bada 1985az geroztik.
1978an euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak (omenaldia egin zioten 2019an), eta 2002an ohorezko bazkide EIZIEk. Itzulpen Antologia III liburuan, talde-lanean egindako Eliz testuen itzulpenak eta horien nondik-norakoak aurkeztu zizkigun Eustasio Etxezarretak.
Loturak
2014-08-26
liburuak |
Nire meza liburua Cura, Marie-Jeanne (2004) [fr - eu]
jatorrizkoaren titulua: Mon missel
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Idatz argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Macbeth Giménez-Frontín, José Luis (1985) [es - eu]
jatorrizkoaren titulua: Macbeth
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Argos Vergara bilduma: Herensuge gorria argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Espainia |