NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Eustasio Etxezarreta Zelaia

Albiztur, 1938

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

Haurtzaroko ikasketak Andoainen egin zituen, La Sallen, eta apaiz-ikasketak Donostiako seminarioan. 1963an Donostiako elizbarrutiko apaiz egin zen. 1966-70 bitartean, Teologian eta Liturgian Lizentziatu zen Erromako San Anselmo Institutuan.

Donostiako elizbarrutian Liturgi Idazkaritzako arduradun eta Liturgi liburuen euskal itzulpenaren eta argitalpenaren elizbarruti arteko talde-arduraduna da 1970etik. Euskarazko eliz kantugintzarako elizbarruti arteko batzordeko kide eta koordinatzailea da, eta kantu-liburu horien argitalpenaren arduraduna hegoaldeko euskal elizbarrutietarako. Euskal Telebistako Meza Santua emankizunaren elizbarruti arteko arduradun ere bada 1985az geroztik.


1978an Euskaltzain urgazle eta 2002an EIZIEko ohorezko bazkide izendatu zuten. Itzulpen Antologia III liburuan Eustasio Etxezarretak talde lanean egindako Eliz testuen itzulpenak daude irakurgai.

 

Gehiago jakiteko:

- Euskal Idazleen Elkartea: http://bit.ly/1oW9GWO

 

2014-08-26

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenagaztelania
latina
euskara
zuzenketagaztelania
latina
euskara

liburuak
 

Nire meza liburua  Cura, Marie-Jeanne (2004) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mon missel
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Idatz
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Frantzia
 
« atzera egin

PDF bihurtu