NOR da NOR

Miren Ibarluzea Santisteban

Mungia, 1984

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu ostean (2006), Giltza-Edebe argitaletxean eta Labayru Fundazioan aritua hezkuntzarako materialgintzan. Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza masterra bukatuta (2010), Euskarara ekarritako literaturaren dibulgazio-kritika aztertzen ikerketa-lana argitaratu zuen (Labayru eta Amorebieta-Etxanoko Udala, 2011), Santi Onandia bekari esker. Artean, itzultzaile autonomo ere ibili izan da. Euskara eta Euskal Kulturako irakasle jardun du 2011ko irailetik 2015eko irailera bitartean, Michel-Montaigne Bordeaux-3 eta Sorbonne Nouvelle-Paris 3 unibertsitateetan. Masterra bukatuz geroztik euskal itzulpengintza-ikasketetako ikerketari lotu zaio. Lektoretzatik bueltan itzulpengintza-eskolak eman ditu urtebetez UPV/EHUko Gasteizko Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean (2015/2016 ikasturtea), eta egun UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolan dihardu.

Bertsoari lotu zitzaion garai batean (kantuan eta kronikagile, besteak beste); baina, ikerketan murgilduta, utzi egin zion praktika biziari. Edonola ere, bertsoa eta itzulpena lotu izan ditu inoiz edo behin, “Shakespeare bertsolari” mintegian adibidez, edo “Europa bat-batean” jardunaldietako saioetako inprobisatzaileen artean zubi-lanetan).

EIZIEren Zuzendaritza Batzordean jardun zuen 2008-2012 urteetan, eta, gaur egun, Elkartearen ordezkari da CEATL erakundean.

Senez aldizkarian ez ezik, argitaratuak ditu zenbait artikulu beste aldizkari batzuetan ere, literaturari eta itzulpengintzari buruz: Lapurdum, Euskera, Estudios de Traducción, Pasavento

Bestelako lan batzuk ere egina da. Hainbat sarrera idatzi ditu Auñamendi entziklopedian: bertsolariak, itzultzaileak, idazleak…, bai eta zenbait artikulu ere Euskal Literaturaren Hiztegian (EHU-Euskara Institutua).

 

Loturak

- Elkarrizketa elearazi blogean

- Miren Ibarluzearen lanak Inguma datu-basean

(Argazkia BDB datu-basetik hartua)

2016-10-27

 

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenafrantsesa
gaztelania
ingelesa
italiera
euskara
gaztelania
zuzenketaitaliera
euskara

liburuak
 

Alienak erasoan  Chase, Max (2014) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Alien attack
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Star Fighters | Izartzainak; 1
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Misio hilgarria  Chase, Max (2014) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Deadly mission
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Star Fighters | Izartzainak; 2
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Erreboten erregea  Bagder, H. (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Robot King
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Space Scout
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.

Izotzaldia  Bagder, H. (2013) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The big freeze
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Space Scout
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.

Arratoitzarraren madarikazioa  Johnson, Pete (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Curse of the Rat-beast
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Spook School; 2
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Mothman sits erraldoiaren gordelekua  Johnson, Pete (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Lair of the Mothman
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Spook School; 1
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Tagus zaldi-gizona  Blade, Adam (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tagus the horse-man
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Piztien erronka
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.

Arkta erraldoi basatia  Blade, Adam (2012) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Arcta the mountain giant
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Piztien erronka
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.

Ferno suzko herensugea  Blade, Adam (2011) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Ferno, the fire dragon
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Piztien erronka; 1
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

Sepron itsas sierpea  Blade, Adam (2011) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Sepron the sea serpent
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Piztien erronka; 2
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Ingalaterra

At! [Antologia]  Alberdi, Uxue; Arkotxa, Aurelia; Arregi Diaz de Heredia, Rikardo; Atxaga, Bernardo; Borda, Itxaro; Calo, Teresa; Cano, Harkaitz; Elorriaga, Unai; Epaltza, Aingeru; Etxenike, Luisa; Fernández de la Sota, José; Iturbe, Arantxa; Jaio, Karmele; Juaristi, Felipe; Landa, Mariasun; Lertxundi, Anjel; Meabe, Miren Agur; Oñederra, Lurdes; Otxoa, Julia; Pinilla, Ramiro; Telleria, Patxo; Tolaretxipi, Eli; Ugarte, Pedro; Uribe, Kirmen; Urretabizkaia, Arantxa; Zaldua, Iban (2011) [es - eu|es|en]

jatorrizkoaren titulua: At!
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2011
argitaletxea: Etxepare Euskal Institutua
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Arantza Fernandez, Cirilo García, Jorge Gimenez, Amaia Gabantxo

Laura kanpoan da = En ausencia de Laura  Muguruza, Jabier (2009) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Laura kanpoan da
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1999
argitaletxea: Atenea
bilduma: Biblioteca Vasca Bilingüe
argitaratze lekua: Madrid
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu