Euskal Filologian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea – E.U.T.G. – Donostia 1988).
Jarraian hainbat ikastaro egin nituen: "Curso de aptitud pedagógica" 1988, "Procedimientos para buscar información en las páginas web de Internet" 2001, "Ofimática básica" 2000, "Iniciación a la metodología didáctica" 2002.
Nire lan-ibilbideari dagokionez, hasiera batean euskara irakasle aritu nintzen: Usurbilgo Etumeta Euskaltegian, AEK-n (1990), Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan (1998), Zizurkilgo Abeltzaintza eta Lorezaintzako Fraisoro eskolan (1999) eta Donostiako Cebanc-Cdea ikastetxean (1998-1999).
Cebanc-Cdean (1999-2000), testuak itzultzen hasi nintzen, gaztelaniatik euskarara, ikastetxearen beharren arabera.
Ordutik, itzultzaile autonomoa naiz, eta hainbat enpresarentzat dihardut lanean, gaztelania-euskara hizkuntza-konbinazioarekin.
2019ko azaroan bazkidetu nintzen EIZIEn.
2020-07-07