Emile Larre, euskal idazlea, euskaltzain osoa eta apaiza da. Uztaritzen erlijio-ikasketak egin zituen eta Hazparnen, Urruņan, Aiherran, Irisarrin eta Donibane-Garazin izan da apaiz. Laborarien seme izatea baliagarri izan zitzaion, apaiz bilakatu zenean nekazariak hobeki ulertzeko. Laborantzako jakitate hori zela medio, Donibane Garaziko laborantza-eskolako sortzaile ere bihurtu zen.
Gazte, Gogoa, Gure Herria eta Herria aldizkarietan idatzi izan du eta Herria astekariko zuzendaria izan zen 1969-2003 urteen artean. 1980an, Aiherra Naparroan leihoa liburua argitaratu zuen. Horretaz gain, guztira hamahiru liburu kaleratu ditu, berak idatziak batzuk eta beste idazle eta bertsolarien lanen bildumak besteak.
Bertsolaritzaren sustatzailea izan da iparraldean, eta horrexegatik, 1993an, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak Santi Onaindia eta biak omendu zituen. Halaber, euskararen alde egindako lanagatik eta euskara elizan sartzen egindako lanagatik 1974. urtean Euskaltzain oso izendatu zuten eta Euskaltzain emeritua da 2006ko uztailaren 20tik. EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan Emile Larrek talde lanean itzulitako eliz testuak irakur daitezke.
Loturak
2020-12-30