NOR da NOR

Claudia Torralba Rubinos

Bilbo, 1995

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua egin zuen UPV/EHUn (2017). Gero, Eskoziara egin zuen salto ingelesa aktibatu eta Interpretazioko Masterra Edinburgoko Heriot Watt unibertsitatean ikastera (2018). Bertan Erasmus + beka bat lortuta, hiru hilabetez egin zituen interpretazioko praktikak Zaragozako IAMZ erakundean, masterra bukatu eta gero. 2018tik da itzultzaile eta interprete autonomo, eta euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ditu lan-hizkuntza. Euskal Herrira itzulita, 2019tik da UPV/EHUko irakasle elkartua Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. A Hizkuntzaren Terminologia eta Itzulpen praktikak II euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara I irakasgaiak ematen ditu. Gaur-gaurkoz, UPV/EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programako doktoregaia da eta aldibereko interpretazioa testuarekin du ikergai. Halaber, terminologiako prestakuntza jasotzen ari da Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean.

 

EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide da 2021eko Batzar Nagusiaz geroztik.

 

2021-05-31

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
antzerkia
haur eta gazte literatura
narratiba
poesia
saiakera
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
interpretazioaaldiberekoa
esan ostekoa
loturazkoa
xuxurlaketa
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
« atzera egin

PDF bihurtu