NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Pierre Andiazabal

Urruņa, 1923 / Kanbo, 2020

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

Pierre Andiazabal Baionako elizbarrutiko kide izan zen eta 1968an elizbarruti arteko itzulpen-taldea sortu zenetik aritu izan zen liturgiako testuak itzultzen. EIZIEren Itzulpen antologia III liburuan talde lanean itzulitako eliz testuak irakur daitezke.

1950ean Gernika aldizkarian jardun zuen laguntzaile gisa, eta 1969an Uztaritzen sortutako Euskal Herriko Koralen Abesbatza (EHKA) elkartearen bultzatzailea izan zen,  Pierre Narbaitz eta beste zenbaitekin batera. Elkartearen xedea parrokietan bizpahiru edo hiruzpalau bozetako koralak bultzatzea zen.

 

Loturak:

- Euskaltzaindia

- Pierre Andizabal eta matxikolako iturria (ZUZEU, 2021-02-28)

- Wikipedia

 

(Argazkia Euskaltzaindiatik hartua)

 

2021-02-28

« atzera egin

PDF bihurtu