
Itzultzaile eta interpretea da. EHUko irakasle izan zen Itzulpengintza eta Interpretazioan, harik eta 2006an Australiarako bidea hartu zuen arte, Interpretazio Sozialaz sakondu nahirik. Sidneyn doktoratu zen, eta Melbourneko RMIT unibertsitateko irakasle asoziatua da eta itzulpengintza arloko zuzendaria. Itzultzaile eta interprete freelance izaten ere segitzen du. Australiako Itzultzaileen eta Interpreteen Elkarteko buru izan zen 2019-2022 artean eta elkarteko zuzendaritza batzordean jarraitzen du egun. Australiako Gobernuko hainbat aholkularitza taldetan lan egiten du, Barne eta Osasun Ministeriokoetan besteak beste.
Iturria: Argia
2024-02-07
| jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
| itzulpena | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa | |
| interpretazioa | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania ingelesa | |