NOR da NOR

Xabier Artola Zubillaga






Biografia

 

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1985etik, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean. Euskaltzain urgazlea da 2006tik. Hainbat sari irabazi ditu ipuin-lehiaketetan; 2010eko Donostia Hiria, besteak beste, Deception Island narrazioarekin (Alberdania, 2010). 2011n, berriz, Argi-itzalen neurria (Elkar, 2011) ipuin bilduma argitaratu zuen. Literaturazalea ez ezik argazkizalea ere bada (artzubi), eta Ikiliko txondorra argazki-liburua argitaratu zuen 2010ean (Urmara Elkartea, 2010).

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko kidea da. Besteak beste, Unibertsitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Hezkuntza eta Zientzia/Zientzia eta Teknologia Ministerioko hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia proiektuko partaidea da.

Ingeniaritza Informatikoan doktorea da, hiru doktorego-tesi zuzendu ditu eta 4 ikaslibururen egilekidea da. 100 baino gehiago dira informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan egin dituen argitalpenak. Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez, eta sailburua ere izan zen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 45 lan baino gehiago agertzen dira.

(Wikipedia entziklopediatik hartua)

 

Loturak

 

- Xabier Artolaren artikulua Senez aldizkarian, Duras-en Samina itzutzeari buruz.

- Xabier Artolaren produkzioa Inguma datu-basean.

- Xabier Artola Wikipedia entziklopedian.

- Xabier Artola Literaturaren Zubitegian.

- Xabier Artola Auņamendi entziklopedian.

 

2015-09-06

 

 


liburuak
 

Heptamerona : Lehenengo eguna  Margarita Nafarroakoa (2021) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: L'Heptameron
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1558
argitaletxea: Booktegi
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: s.l.
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
beste itzultzailea(k): Fito Rodriguez

        testua on-line

Samina  Duras, Marguerite (2014) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: La douleur
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1985
argitaletxea: Erein ; Igela
bilduma: Literatura Unibertsala; 164
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Mindura, beti Alex Gurrutxaga / Berria, 2015-03-08
 
« atzera egin

PDF bihurtu