Biografia
Euskal Filologian lizentziaduna (EHU), gaur egun euskara itzultzailea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea erakundean (lehen urteak Nafarroako Aldizkari Ofizialean emandakoa), Eusko Jaurlaritzako Terminologia batzorde bereziko kidea eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriko epaimahaikidea.
2003an, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 2020an euskaltzain oso. 2002an hasi zuen ibilbidea Akademian, eta gaur egun zenbait batzorde eta lantaldetako kide da (Corpus, Euskalkiak, Euskaltzaindiaren Hitzegia, EBE, Gramatika eta Onomastika) eta, orobat, HIZBEA zerbitzuaren arduraduna.
EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide izan zen 2014ko apiriletik 2016ko apirilera.
Loturak
2020ko uztaila
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania |
zuzenketa | euskara frantsesa gaztelania | euskara gaztelania | |