NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Julia Marin Arteaga

Lasarte-Oria, 1959

EIZIEko bazkide


kontaktua

Biografia

Billabonako ikastolan eta Donostiako HABE euskaltegian irakasle hamar bat urtean ibili ondoren, letrekin topo egin zuen, Martuteneko Itzultzaile Eskolan. Harrezkero, komunikazio-teknikak jorratzen eta esperimentatzen dihardu.

1992an, Xabier Mendiguren Bereziarturekin batera, Itzulidatz lan-taldea sortu zuen, mordoxka bat irakasle, itzultzaile eta idazle trebatu dituena idatzizko komunikazioan. Hamalau urte eman ditu Testu-interpretazioa euskaraz gaia irakasten Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean. Jardun horren fruitu da ahots gorako irakurketa-metodo bat Esatearen ederra izenekoa. Ikastaro ugari diseinatu eta eman ditu irakurketaz eta ahozko komunikazioaz oro har, irakasleei, aktoreei eta hedabideetako profesionalei zuzenduak.

Telesail eta antzezlan askotan parte hartu du itzultzaile eta testu-zuzendari gisa, besteak beste, Mephisto (Klaus Mann), Anarkista baten ezusteko heriotza (Dario Fo), Artea (Yasmina Reza), Lapur-zuloa (Stephen Adly Guirgis), Hor al zaude? (Javier Daulte), Grönholm metodoa (Jordi Galceran), Ilunpetan (Peter Shaffer), Presidente-andreak (Werner Schwab) eta Ahuntza edo nor da Silvia (Edward Albee).

 

 

Loturak

-       Elkarrizketa elearazin

-       Julia Marinen artikuluak 31 eskutik blogean

-       Julia Marinen lanak Inguma datu-basean

 

 

2016-05-16

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
testuen itzulpenakomunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
antzerkia
ikus-entzunezkoak
gidoiak
gaztelania
euskara
zuzenketagaztelania
euskara

liburuak
 

Kolako altxorraren bila   López, Edna (2011) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: En busca del Tesoro de Kola
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2011
argitaletxea: Edebé-Giltza
bilduma: Tukan 10+
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Espainia

Nire neba jenioa  Rodrigo Muños Avia (2010) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mi hermano el genio
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2010
argitaletxea: Edebé-Giltza
bilduma: Tukan 10+
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Espainia

Zeruko ateetan deika  Sierra i Fabra, Jordi (2006) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Llamando a las puertas del cielo
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Edebé-Giltza
bilduma: Periskopioa; 11
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Espainia
beste itzultzailea(k): Mila Garmendia

Paradisuaren jabeak  Martín, Andreu (2005) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Los dueños del paraíso
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Edebé-Giltza
bilduma: Periskopioa; 5
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Espainia
bestelakoak

Ahuntza edo Nor da Silvia?  Albee, Edward (2009) [en - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Ilunpetan  Shaffer, Peter (2008) [en - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Gronholm metodoa  Galceran, Jordi (2008) [ca - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Hor al zaude?  Daulte, Javier (2007) [es - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Lapur-zuloa  STEPHEN ADLY GUIRGIS (2007) [en - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Artea  Reza, Yasmina (2006) [fr - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Eskola hutsik  Ben Jelloun, Tahar (2005) [fr - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

Anarkista baten ezusteko heriotza  Fo, Dario (2001) [it - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: teatro-testuak.com

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu