Biografia
Zenbait urtez helduen euskara-irakasle izan ondoren, Euskaldunon Egunkarian aritu zen hamarraldi batez (1992-2001), zuzentzaile eta euskara arduradun. Gero, idazkuntzan eta itzulpengintzan trebatzeko ikastaroak eman ditu Itzulidatz lan-taldearekin, legeak itzultzeko egitasmo batean aritu da Euskal Herriko Unibertsitatean (2003-2007), eta 2008az geroztik Elhuyarren dihardu, itzultzaile eta zuzentzaile, tartean trebakuntza-saioak ere ematen dituela.
EIMAren estilo-liburuko Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (2011) liburukiaren moldatzailea da.
31 eskutik bloga sortu zuen (2012an), eta eskuetako bat ere bada.
EIZIEko zuzendaritza taldeko kide izan zen 2011-2014 urteetan.
Euskaltzain urgazlea 2016ko apirilaz geroztik.
Loturak
2016-04-29
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak juridiko-administratiboak komunikazioa, marketing-a, turismoa tekniko-zientifikoak | frantsesa gaztelania | euskara |
zuzenketa | frantsesa gaztelania | euskara | |