honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Txikitatik sentitu izan dut hizkuntzekiko grina, baina duela gutxi arte ez neukan argi zertan lan egin. Horregatik, gradu bikoitza burutu nuen itzulpengintzan eta hizkuntza aplikatuetan. Bartzelonan gauzatutako ikasketa hauek, katalan maila handia lortarazteaz gain, prestakuntza sendoaz hornitu naute arlo desberdinetan: hezkuntza, gizarte-aferak, teknologia edota psikohizkuntzalaritza, kasu.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
"Nadezhda Krupskaia hezkuntza sistema askatzaile bat diseinatzeko pertsona erreferente bat izan zen". Leire Azkargorta, Herriaren demokrazia eta hezkuntza saiakeraren itzultzailea (Hala Bedi, 2024-04-24)
Aiora Jaka itzultzailea Ahmadou Kouroumaren Independentzien eguzkiak liburuaz. [29:26ra] (Arratsean, EiTB, 2024-04-24)
Fernando Rey, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko lehendakari. 2024ko Batzar Nagusian izendatua (euskalerriairratia, 2024-04-23)
'Euskaratzea' solasaldia. Idoia Santamaría, Maialen Berasategi eta Beñat Sarasola (KMK, 2024-04-19)