honi buruz kontaktua saioa hasi
Hispaniar Filologian lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Itzultzaile izateaz gain, idazle eta irakasle ere bada. EIZIEko lehendakari izan zen 1992-93 urteetan; 2014ko ekainean, berriz, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Azken urteotan, irakasle lanetan ez ezik, Shakespeareren lanak itzultzen jardun du buru-belarri. Argitaratuta zeuzkan Hamlet eta Soneto Hautatuak lanez gain, berriki argitaratu da Sonetoak, William Shakespeareren soneto guztiak itzulita biltzen dituen disko-liburua.
Itzulitako liburuak: 33.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
'Evelyn Hugoren zazpi senarrak' bestsellerra euskaratu du Ibai Sarasuak. Erein argitaletxeak plazaratu du Taylor Jenkins Reiden eleberria (Berria, 2025-07-23)
Literatura gotikoa, euskaraz ere kosk egiteko prest. Sheridan Le Fanuren Carmilla itzuli du Mailen Berasategik Literatura Unibertsala bildumarako (2025-07-15)
El efecto de la IA en la creación literaria. Manuel Rico (Creando que es Gerundio, 2025-07-11)
‘Gaua harago bultzatuz’: Luigi Calabresi poliziaren hilketaren ingurukoak, euskaraz irakurgai . Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzuli dute (Naiz, 2025-07-09)