honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Liburuzaina da ogibidez. Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan aritua da; besteak beste, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kide da. Hainbat urtetan euskara irakasle ibili ondoren, Martuteneko Itzultzaile Eskolan egin zituen itzulpengintza ikasketak. EIZIE elkartean ere jardun ohi du kolaboratzaile gisa. 2000-2002 urteetan, Zuzedaritza Taldeko kide izan zen. Gaur egun, Nor da Nor lan-taldeko kidea da. Literatur itzulpengintzan, italierazko bi liburu ditu euskaratuak.
Itzulitako liburuak: 2.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)