honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Ingeles Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta ikasketak bukatu bezain laster Estatu Batuetara joan zen graduondoko formakuntza egitera. Bertan, bere lehenengo masterra burutu zuen, Literatura Hispanikoen alorrean hain zuzen, ardatz izanik genero poetikoaren azterketa eta kritika.
Atzerritik bueltan egin zituen lehen pausoak itzulpengintzan; formakuntza egin zuen lehenengo, eta gero itzultzaile lanetan hasi zen. Hainbat arlo landu ditu: arte-kritika, iragarkiak, tesiak, azpitituluak eta testu didaktikoak, besteak beste. Interpretazio-formakuntza ere egin du eta interprete lanetan aritu izan da.
Azkenaldian, ordea, bizitzak literaturaren alorrera bultzatu du berriz ere, eta hortxe dihardu gaur egun, testu poetikoen itzulpenetan bereziki.
Itzulitako liburuak: 1.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)
Las voces y los ecos. Manu López Gaseni (El Trujamán, 2024-04-03)
Maite Lopez Las Herasek Seferisen poemak euskaratu ditu. Munduko Poesia Kaierak bilduman (Maxixatzen, 2024-03-25)
Bildumaren 10 urte ospatzeko beste bi poesia-liburu. Munduko Poesia Kaierak (MPK). Anne Hebert, Aiora Jakak itzulia, eta Giorgos Seferis, Maite Lopez Las Herasek itzulia (El Diario Vasco, 2024-03-22)