honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua da EHU/UPVtik, Euskal Herriko pentsamendu kritikoari buruzko ikasketak egin ditu UEUn eta literatura konparatua eta literaturaren teoriari buruzko masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2012-2015 urteen artean elearazi itzulpen bloga kudeatu zuen Garazi Arrularekin batera. Prentsarekin kolaboratzen du, batez ere Argia aldizkarian, Hitzen Uberan atarian eta Berria egunkarian.
Itzulitako liburuak: 32.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)