honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ikasi zuen Gasteizen (UPV/EHU, 2013-2017). Ondoren, ikus-entzunezko itzulpengintzako master bat egin zuen Londresen, non, besteak beste, bikoizketa, azpititulazioa eta irisgarritasuna lantzeko aukera izan zuen. Halaber, lan munduak beste bide batzuk ireki zizkion, eta lokalizazioan ere espezializatu zen. 2019tik ari da itzultzaile autonomo gisa, askotariko lanetan: lokalizazioan, arteari lotutako proiektu eta testuen itzulpenetan, zuzenketetan eta, tarteka, azpitituluetan.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)