honi buruz kontaktua saioa hasi
Bilaketa orokorra
Bilaketa aurreratua
Ingeles Filologia lizentzia eta Ingelesa-Gaztelania Itzulpeneko espezializazio-diploma egin zituen, biak ala biak Deustuko Unibertsitatean. 2002an hasi zen itzultzen eta zuzentzen (batez ere testu administratiboak), eta, handik gutxira, kudeaketa-lanetan ere bai. Gaur egun, itzultzaile, zuzentzaile eta lokalizatzaile autonomoa da.
Itzulitako liburuak: 3.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
''Pasa nituen ia 10 urte mutiko hori etxean gau eta egun nuela'' . Iñaki Mendiguren itzultzailea Harry Potter itzultzeaz (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Bikoteka aritzen gara, txandaka; sekulako kontzentrazioa eskatzen du lanak". Itziar Mendizabal, interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
"Herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka; Hego Euskal Herrian espainiarra erabiltzen dugu". Jugatx Agirre, zeinu hizkuntzako interpretea (Biba zuek!, EiTB, 2024-04-18)
BERRIAk hizkuntzari buruzko podcast bat estreinatuko du hilaren 9an. Irene Arrarats Lizeagak eta mailen Berasategi Catalánek aurkeztuko dute 'Ezer ez eta festa' (Berria, 2024-03-06)