honi buruz kontaktua saioa hasi
Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan 1978tik 80ra bitartean, eta baita Euskaltzaindiaren ikastaro espezializatu batzuetan ere. Martuteneko Itzultzaile Eskolan ere aritu zen irakasle 1981etik 1986ra arte, eta zenbait lan argitaratu zituen sasoi hartan: Itzulgaiak: testu literarioak eta pragmatikoak (Itzultzaile Eskola, Donostia, 1984, X. Mendigurenekin batera) eta Linguistika orokorreko ezagupena (Elkar, Donostia, 1985).
Itzulitako liburuak: 80.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
‘Gaua harago bultzatuz’: Luigi Calabresi poliziaren hilketaren ingurukoak, euskaraz irakurgai . Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzuli dute (Naiz, 2025-07-09)
Mario Calabresik bere aitaren erailketan sakontzen duen liburua euskarara ekarri dute. Gaua harago bultzatuz, Lurdes Auzmendik eta Koldo Bigurik itzulia (El Diario Vasco, 2025-07-09)
Dolores Redondoren azken eleberri beltza, ‘Lorik egiten ez dutenak’, euskaratu dute. Miren Arratibelek itzuli du (Naiz, 2025-07-03)