NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Garazi Ugalde Pikabea

Lezo, 1988

EIZIEko bazkide


kontaktua

Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn, eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia Unibertsitate Masterra ikasi zuen gero. Urte eta erdiz euskara eta euskal kulturako eskolak eman ditu Etxepare Euskal Institutuak Berlinen duen irakurletzan. Horrez gain, itzultzaile eta zuzentzaile gisa kolaboratu du hainbat proiektutan eta, egun, itzultzaile-interprete lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundian. Euskara, gaztelania, ingelesa eta alemana ditu lanerako hizkuntza.

Garazi Arrularekin eta Danele Sarriugarterekin batera, "Itzulpenaren teoria eta jarduna: bideak urratzen" ikastaroa antolatu zuen UEUn 2013an. Elearazi blogean kolaboratzaile izan da, besteak beste.

Korapiloak lokarrietan eta Morfologiak izeneko poema bildumen egilea da, Bermingham argitaletxeak plazaratuak biak (2014an eta 2016an, hurrenez hurren). Lan horiei esker irabazi zuen Xabier Portugal-Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa bitan. Hamar urte lehenago ere Urruzuno lehiaketa irabazi zuen Malko gaziak narrazioarekin.

EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2016tik 2022ra bitartean.

 

Loturak:

- Elkarrizketa Hitzen Uberan webgunean (2016)

- Artikulua Senez aldizkarian (2015)

- Elkarrizketa Oarso Bidasoko Hitzan (2014)

-Garazi Ugalderen aritkuluak 31 eskutik blogean

 

 

(Argazkia Hitzen Uberan webgunetik hartua)

2022-03-28

 

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
juridiko-ekonomikoak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
literatura
ikus-entzunezkoak
alemana
euskara
gaztelania
ingelesa
euskara
interpretazioaeuskara
gaztelania
euskara
zuzenketaeuskara
euskara

liburuak
 

Basairisa  Glück, Louise (2021) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Wild Iris
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1992
argitaletxea: Elkar
bilduma: Elkar poesia
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Zale berriak egiten Aitor Francos / Bilbao, 2022-07
Irisetik begira Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-02-20

Poesia kaiera [antologia]  Ayim, May (2020) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Susa
bilduma: Munduko Poesia Kaierak, 35
argitaratze lekua: Zarautz
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania

        testua on-line

Kritikak
Eguneroko mikroerasoak Igor Estankona / Deia, 2020-12-19
Orbainak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-12-05

Askatasuna, etengabeko borroka bat : Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak  Davis, Angela (2016) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Freedom Is a Constant Struggle : Ferguson, Palestine, and the Foundations of a Movement
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2015
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
beste itzultzailea(k): Iņigo Roque, Amaia Apalauza
Kritikak
Literaturaren eta bizitzaren etika Amaia Alvarez Uria / Argia, 2017-06-04
bestelako testuak

Basairisa (zatia)  Gluck, Louise (2023) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: armiarma.eus -

        testua on-line

Lau poema  Shire, Warsan (2018) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: armiarma.eus -

        testua on-line

Etxea  Shire, Warsan (2016) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: 31eskutik.eus -

        testua on-line

Ordubetean  Chopin, Kate (2014) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Elearazi -
oharrak:

Audioa, Xerezaderen Artxiboan.


        testua on-line

Ordubetean  Chopin, Kate (2014) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -
oharrak:

Testua elearazi blogean argitaratu zen 2014. urtean.


        testua on-line

Basati  Hughes, Emily (2023) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Wild
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013
argitaletxea: 1545
argitaratze lekua: Oiartzun (Gipuzkoa)
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

Nire zapatila jostariak = Mis zapatillas de cordones remolones  Rueda, Elisa (2021) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mis zapatillas de cordones remolones
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2021
argitaletxea: Egilea(k) editore
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu